XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Permafrost-a Lurzoruzko edo harrizko geruza, lurrazalaren azpian sakonera txiki-handian aurki daitekeena, nongo tenperatura urte batzuetan bederen 0ampdeg;C baino txikiagoa izan bait da erabat.

Udako berotzea, lurzoruko geruza izoztuaren oineraino iristen ez den lurraldeetan aurkitzen da permafrost-a.

Persistentzian oinarrituriko iragarpenaEguraldiaren irauteko joeran oinarritutako iragarpena.

Perturbazio atmosferikoa Hal.: Atmosferako nahasmendua.

1) Oro har, atmosferako oreka-egoeraren edozein haustura.

2) Depresio ahul bati edo zirkulazio ziklonikoaren aztarnak azaltzen diren eskualdeko baldintza meteorologikoei ohiki aplikatzen zaien terminoa.

Perturbazio-metodoa Atmosferako mugimenduen ekuazioentzat ebazpen hurbildu bat lortzeko, egoera geldikor bati desbiderapen (perturbazio) txiki bat gainezartzen dion metodoa.

Pileus Hodei erantsia, hedadura horizontal txikikoa eta txano-formakoa; hodei kumuliforme baten gailurrean edo haren goialdeari erantsita egon ohi da, hodeia batzuetan bere barnera sartzen zaiolarik.

Sarritan, pileus bat baino gehiago ikusten dira bata bestearen gainean.

Batez ere, kumulu eta kumuloninboetan azaltzen da pileus-a.

Piranografoa Sin.: Solarigrafoa. Piranometro erregistratzailea.

Piranograma Sin.: Solarigrama. Piranografoaren erregistro-diagrama.

Piranometroa Sin.: Solarimetroa.

Azal laun batera 2 angelu solido batetik zehar iristen den eguzki-erradiazioa neurtzeko tresna.

Zuzeneko eguzki-argia estaltzeko tresna batekin erabiltzen denean eguzki-erradiazio barreiatua neurtuz, difusometroa esaten zaio.

Piranometro esferikoa Azal esferiko batera 4 angelu solido batetik zehar iristen den eguzki-erradiazioa neurtzeko tresna.

Pirheliografoa Sin.: Aktinografoa.

Pirheliometro erregistratzailea.

Pirheliograma Sin.: Aktinograma.

Pirheliografo baten erregistro-diagrama.

Pirheliometrikoa Pirheliometriari dagokiona.

Adib. eskala pirheliometrikoa.